Iban Galan (Arrasate, 1985) “DESEGIN” sinapearen atzean dagoen ilustratzailea da. Batxilergo artistikoa Eibarren ikasi eta gero, ilustrazioko goi-mailako zikloa Gasteizko “ADGE” zentroan egin eta diseinu grafikoa Bartzelonako “LLOTJA” eskolan ikasi ondoren, 2010ean arte bisualen arloan mugitzen den “Desegin” marka edo sinadura sortzea erabakitzen du. 2011an bere lehenego bakarkako erakusketa sortzen du, hainbat hirietan erakusteko aukera izanez. Horien artean 2012an Bartzelonako “DESIGN WEEK´12” Festibalean eta BEC-en (Bilboko Bilbao Exhibition Center). Azken urte hauetan ere Getxo eta Arrasaten bere obrak ikusgai izan dira.
Gaur egun Gasteiz eta Bartzelona hirien artean dihardu eta ilustrazio lanak eta diseinu visualak konbinatuz bizi da. Estilo freskoak edo eguneratuak islatzen dira bere lanetan, material eta teknika ezberdinak erabiltzen eta ikuslegoari interpretaziorako tartea emanez.
.