GAUEKO GAUEKO
  • Hasiera
  • Portfolioa
  • Erakusketak
    • Desentsazio Trazatuak
    • DesITSATSI
  • Bideoak
  • Kontaktua
  • Languages
  • Hasiera
  • Portfolioa
  • Erakusketak
    • Desentsazio Trazatuak
    • DesITSATSI
  • Bideoak
  • Kontaktua
  • Languages
  •  
Home / Portfolio

Archives

GAUEKO
“Euskal mitologia”

Gaueko deabrua edo gau pertsonifikatua, gizakiei gauez etxetik kanpo zenbait lan egiten uzten ez diena. Iluntasunean, bakardadeari eta ordu haietatik ikusmen faltaz ausartak egiten saiatzen direnak zigortzen dituena. Jentiltzat hartzen da eta, kasu batzuetan, haize-bolada baten bidez sentiarazten du bere presentzia, epai hau ematen duen bitartean:

“Gaua gauekoentzat eta eguna egunezkoentzat”

Teknika mistoa kartoi gainean
21 x 29 zm

 

Read More
I AM DIVINE
“Pink Flamingo”

Harris Glenn Milstead aktore eta abeslari estatubatuarraren interpretazio artistikoa. Ospea lortu zuen 1972ko “Pink Flamingos” pelikulan drag queen gisa egindako lanagatik, arrakasta eta errekonozimendu handia eman baitzion musika giroan eta zinema independenteetan. Honekin Divinek, John Waters zuzendari ezagunaren filmekin lotuta geratu zen behin betiko.

“ There ain`t nobody better than me
Can´t you see?
Look at me!

I´m so beautifull
you gotta believe it, I am beautifull
I´m so beautifull
Can´t you see?
Look at me! ”.

( I´m so beautifull – DIVINE )

 

Teknika mistoa 180g-ko paperan
29,5 x 42 zm

 

Read More
EMAKUME ASKEA, LUR ASKEA

 

2021eko M8rako emakume guztiei zuzendutako omenaldi ilustratua. Euskal mitologiaren sorginak bezala irudikatua; emakume aske pentsalaria, borrokalari, argi eta sortzailea.

“ …lur emankorrik ez, zure lanik gabe
Lur askerik ez, emakumerik gabe
Nor garaile? Nor nagusi?
Denborak erranen, lurrak erranen
Emakumea ta lurra libre! ”

Skalariak musika taldearen “Emakume askea, lur askea” kantuaren letra.

 

Errotulagailu eta permanentea “Collage” gainean.
29,7 x 42 zm

Read More
Frida Kahlo
“Bizitza gordina”

“Frida Kahlo”, arte mexikarraren pertsonai garrantzitsua erakusten duenaren enkargu batetik aurrera, eskuz garatutako ilustrazioa.

Emakumeen askapenaz betidanik ligatua egon den Frida Kahlok, bezeroaren nortasunaz bereizten duten elementu figuratibo eta sinbolikoekin kargatuz erretratatua izan da.

Arrosak, lumak, loreak eta infinituaren zeina, arimaren min fisikoaren lasaitasuna adierazten duen arrosaren sustraia, osagarri moduan buruan errepresentatuak agertzen dira.

Zazpi pekatu nagusien “lizunkeria” ere, bi ahuntzen adarrekin irudikatua agertzen da, nahi biziko emakume bati buruzko aipamena eginez. Adar hauetatik, indarra eta erresistentzia simbolo bezela buruaren kopetan galtzen diren zuhaitz baten sustraiak jaiotzen dira. Honen punturik altuenean ere, nortasun ausart bati lotutako, paradisuko debekatutako sagarraren irudia ageri da.

“Justizia” belarritako itxuran marraztuta agertzen da. Bertan bietako begi bat, zapiaren azpitik ikusten duela erakusten du, bere modurako justizia hartzearen esateko era batean.

 

Koloretako arkatzak, grafitoa
eta tinta, 180g-ko paperan

60 x 45 zm

 

Read More
Salvador Dalí
“Begirada surrealista”

Dali. Surrealismoaren ordezkaririk handienetariko bat eta pintura garaikidearen ikonoa.

“Begirada surrealista” ilustrazioak, pertsonai bitxi honen begirada psikodeliko eta ezentrikoa aditzen saiatzen da.

 

Koloretako arkatzak, akuarela
eta tinta, 180g-ko paperan

15 x 12 zm

 

Read More
Pablo Picasso
“The artist Picasso”

Denboragabea izatea lortu zuen artista. Jenio bat.

“The artist Picasso” bere garaiko guztiarekin apurtzea eta denboragabeko arte bat sortzea lortu zuen pertsonaiari egindako erretratu itxura duen omenaldi simple bat baino gehiago da. Arte garaikide iraunkor baten sinboloa delako, eta ez bakarrik artearekiko ikuspegi zabalago bat zuelako, baizik eta bizi garen munduarekiko zuen ikusmenagatik ere.

 

Ur-kolorea eta BIC boligrafoa,
80g-ko paperan

14,8 x 21 zm

Read More
Wovenhand
“Masonic youth”

David Eugene Edward, “Wovenhand” estatubatuar, country altenatiboaren taldeko liderrari eginiko erretratu ilustratua.

Hain berezkoa duen gartxu eta espiritual atmosferadun soinu bereziagatik.

 

Koloretako arkatzak, akuarela,
errotulagailua eta tinta, 180g-ko paperan

15 x 12 zm

 

Read More
Chris Cornell
“Fell on black days”

Soundgarden taldeko Chris Cornell, 2017an zendua, liderrari eginiko omenaldi bikoitza, erretratu eta taldearen “Fell on black days” abestiaren izenburu moduan.

Goian bego Chris.

 

Koloretako arkatzak, errotulagailuak
eta tinta, 200g-ko Canson paperan
29,7 x 21 zm

Read More
Joan Jett
“Bad Reputation”

Joan Jett, indarra, borroka eta jarrera da. Joan Jett, Rock and roll-a da.

“Bad Reputation” ilustrazioa, bere abestirik ospetsuenetariko baten izenburua bezala, Rock-aren arloan borroka feministaren ikonoarentzako omenaldi bat izatea nahi da.

 

Tinta, koloretako errotulagailuak
eta akuarela, 180g-ko paperan

15 x 12 zm

 

Read More
Wilko Johnson
“Some kind of heroe”

Wilko Johnson musikariari zuzendua.

Gitarrista karismatikoa eta “Dr. Feelgood” pub rock eta R&B taldearen kide fundatzailea.

“Some kind of heroe” erretratu errealista itxura duenen, 2013an izandako, pankrea-minbiziaren kontra egindako borrokaren omenaldia da, eta zorionez gainditutakoa.

Benetazko heroi bat.

 

 

Grafito, koloretako arkatzak
eta tinta 180g-ko paperan

15 x 12 zm

Read More

Azken bidalketak

  • Kaixo mundua!
  • State burst think end are its arrived
  • Estimable me disposing of few
  • Ladies so in wholly around whence
  • Can connection instrument raising

Artxiboak

  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Corporate
  • Creative
  • ForBetterWeb
  • Sailkatu gabea
  • Web Design
  • WooCommerce
  • WordPress

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Sarreren nabigazioa

1 2 3 »
All rights reserved by DESEGIN ®