SANTAMASAK ´20
SANTAMASAK ´20
“Santamasak 2020” ez jaien urtea, pandemia edo sindemiaren urtea, ospakizun jendetsuetan lehenaldi eta geroaldi bat izan zen urtea. Lagunen arteko igurtzi falta, taldeen berotasun eza eta murrizketa ugari. Kulturari FFP2ko geruza bikoitzeko musukua ezarri zitzaion urtea.
Zalantzarik gabe, gizarte-erantzukizuna garrantzitsua izan da, baina zailtasunak zailtasun eta ziurgabetasunaren gorabeherak izan arren, kultur programa bat antolatzea lortu zen abendurako, Santamasak kartelaren hiru bertsioko proposamen berezi batekin, jaiak osatzen dituzten esparruei erreferentzia eginez. Tradizioz, herri kirolez eta kulturaz beteta! Herri bat pozteko oinarria, tokiko merkataritza berpizteko oinarria, esfortzuz ezinezkoa dena errealitate bihurtzen dela sinesteko oinarria.
Kultura beti segurua delako eta izango delako!
Proiektua:
Kartel digitala
50 x 70 zm
Teknika:
Ilustrazio digitala
Bezeroa:
Arrasateko udala eta Santamas komisiñua